Aske geratu dira igandean Baionan atxilotu zituzten bi gazte lapurtarrak. Bat adingabea zen, eta atzo irten zen kalera; bestea, berriz, gaur.
Biak ere epaiketaren zain geratuko dira; adingabeak urriaren 4an du ordua, eta besteak irailaren 6an. Azkenak, baina, astero joan beharko du Baionako komisaldegira sinatzera, kontrol judizialpean utzi baitute aske. Izan ere, lehenago hamar hilabete igaro zituen espetxean.
Igandean elkarretaratzean Poliziarekin izandako istiluen harira atxilotu zituzten bi gazteak, eta geroztik komisaldegi aurrean hainbat mobilizazio izan dira biak askatzeko eskatzeko.