Baionako Familien Kutxa ere babestu du Georges Labazeek

2012ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Uraren kalitatea hobetzeko ekinaldiez gain, bertze bi proiektu bultzatu zituen Ipar Euskal Herrian Georges Labazee Kontseilu Nagusiko presidenteak atzo. Arratsaldean, Baionako Familien Kutxa bisitatu zuen. Kontseilu Nagusiarekin elkarlanean, egitura horrek gizarte laguntzak banatzen ditu, eta, aldi berean, ezintasun fisikoa duten pertsonei ere ematen die laguntza. Orotara, 48.000 pertsonak hartzen dute laguntza Familien Kutxatik. Arratsalde bukaeran, Zuberora joan zen Labazee bertako gizarte saltegia bisitatzera. Gizarte saltegia zailtasunak dituzten pertsonen gizarteratzeko tresna izatea nahi du Kontseilu Nagusiak. Horren ibilmolderako laguntza eman zuen atzo, 1.500 eurokoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.