jaien balantzea

Baionako festak bukatuta, balantzea egin du prefetak eta prokuradorak

Festak amaituta, haien balantzea egin du Baionako prefetak eta prokuradorak. Bortxaketei dagokienez, bi salaketa egon direla aipatu du, baina bat bertan behera geldituko dela, salaketarekin segitzeko “mamirik” ez dagoelako. Segurtasunari dagokionean aipatu du aurtengoa festak egiteko eredua izan dela.

2005eko abuztuaren 12a
19:31
Entzun
Bortxaketen salaketen datuei dagokienean, bi lagunek jarri dituzte salaketak, baina, haietatik bat bertan behera gelditu da, nahikoa datu ez dagoelako aurrera jarraitzeko.Aldiz, esan dute ondorengo aste eta hilabeteetan salaketa gehiago ager daitezkeela,erasoa pairatu duen pertsonak nahi duenean edo ahal duenean ezar baitezake salaketa. Onartu du bortxaketa gehiago egon daitezkeela, baina momentuz salaketa kopurua aipatutakoa dela.

Aurtengo festak segurtasunari dagokionean “eredugarritzat” jo ditu Baionako prefetak eta prokuradorak. Haien esanetan 500 funtzionario inguru aritu dira lanean Baionako jaiak segurtasunez igarotzeko. Jendarmeen presentzia areagotu zuten errepideetan, eta tabernariek tabernak goizago itxi zituzten, ondorioz, aurtengo festetan arazo asko ekidin dela gaineratu dute. Halaber, aurten atxiloketa gehiago egin dituztela ere aipatu dute. Errepideetan araua hausteagatik 200 lagun atzeman dituzte, eta beste 12 pertsona atxilotu dituzte droga trafikoarekin lotuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.