Azken urteetan Baionako festetan gertatu diren bortxaketa eta sexu erasoei aurre egiteko aurten segurtasun neurri bereziak hartuko zituztela iragarri zuen Baionako Udalak: hala nola, bideo kamerak ezarri dituzte jai eremuan, eta CRSak zein kalekoz jantzitako poliziak nonahi ibili dira festagunean zein, oro har, Baionan. Norbereburua zaintzeko gida ere plazaratu zuen Baionako Udalak, besteak beste, emakumezkoei "egoki jantzita" ibiltzea aholkatzen ziena.
Neurri horiek guztiak, ordea, ez dira nahikoa izan bi sexu eraso eragozteko. Izan ere, bi neskak salaketak ezarri dituzte bortxaketagatik. Akizeko (Landak, Frantzia) 20 urteko neska bat da bietako bat, eta joan den asteazkenean, festak hasi ziren egun berean, bortxatu zutela salatu du. Gainera, taldean eraso ziotela agertu du.
Beste biktima 25 urteko neska paristar bat izan da; ostiraletik larunbatera bitarteko gauean bortxatu zutela salatu du.
Emakumeen kontrako indarkeria
Baionako festetan bortxatu egin dituztela salatu dute bi neskak
Gainera, bietako batek erasoa taldean egin ziotela agertu du. Aurreko urteetako gertaerak aintzat hartuta, bideo kontrola eta kalekoz jantzitako polizia ugari jarri dute Baionako jai eremuan, baina, hala ere, gutxienez bi bortxaketa horiek gertatu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu