Baionako gazte batek salaketa jarri du, autobus gidariaren «hiltzailea» zela zabaldu baitzuten eskuin muturreko hainbat kidek

Uztailaren 5ean bortizki erasoa izan zen Philippe Monguillot autobus gidaria, eta egun batzuren buruan hil. Jasan zuen jipoiaren ondotik, ustezko erasotzaileen argazkiak zabaldu zituzten eskuin muturreko hainbat kidek, «hiltzaileak» zirela erranez. Baionako gazte baten argazkia zabaldu zuten sare sozialetan, baina salaketa jarri  berri du «difamazio» eta «kalumniagatik».

Philippe Monguillot autobus gidariaren omenezko martxa, Baionan, hilaren 8an. GUILLAUME FAUVEAU
Joana Ibargarai Leritza.
2020ko uztailaren 14a
15:40
Entzun

Azken egunotan asko zabaldu da Baionako 29 urteko gazte baten argazkia sare sozialetan. Argazkiarekin batera, akusazio bat: Monguillot autobus gidariaren «hiltzailea» zela. Eskuin muturreko hainbat militantek —Marine Le Pen, tartean— zabaldu dute akusazioa, Twiterren eta Facebooken. Alta, «inongo zerikusirik» ez duela erraten du gazteak, eta «manipulazio osoa» salatu du. 

Eskuin muturreko ordezkariek idatzitako mezuak asteburuan kendu dituzte sare sozialetatik, baina «berantegi» zen, gaztearen argazkia «denera» zabaldua baitzen jada. Hala, Baionako gazteak bizitza «arriskuan» duela adierazi du, eta ezezagun baten kontrako salaketa jarri du epaitegian, atzo arratsaldean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.