Indarkeria matxistagatik gizon bat kondenatu du Baionako Auzitegiak. Sei hilabeteko kartzelaldia bete beharko du andrea bortizki jotzeagatik. Emakumeari sudurra hautsi zion. Urtarrilaren 2an gertatu zen eraso matxista, Baionako etxebizitza batean. Auzokoak Frantziako Polizia deitu zuen «oihuak eta kolpe soinuak» zirela-eta, eta gizona zuzenean atxilotu zuten.
Epailearen aitzinetik pasatu zen iragan astelehenean, eta Paueko Espetxeko Gizarteratze eta Probapeko Zerbitzuak jakinarazi zuen gizona kontrol judizialpean zegoela taldeko bortxaketa baten kasuarekin lotuta.