Baionako haserretuen kanpalekua kentzen ari dira, ostegunerako guztiz deseginda izan nahi baitute. Maiatzaren 22tik daude bertan, azken aldian Europako hanbat hiritan piztu den mugimenduaren harira sortutako protesta moduan. Kanpalekua uztekotan dira protestagileak, baina argi utzi nahi izan dute protesta ez dela oraindik amaitu, eta hori erakusteko asanblada deitu dute larunbaterako. 19:00etan elkartuko dira, etorkizunaz hitz egiteko. Kanpaldiarekin ez segitzeko arrazoiak, beraz, bestelakoak dira: hasiera batean 120 lagun bildu ziren plazan, baina azken asteetan hamarnaka batzuk baino ez ziren geratzen lo egitera. Horiek esan dutenez, batzuek lanera joan behar dutelako utzi dute kanpalekua, eta beste batzuek jada ez diotelako zentzurik ikusten. Lehenago ere saiatu ziren plaza hustutzen, Jean Grenet auzapezak agindua eman baitzuen; baina Paueko auzitegiak baimena eman zien bertan geratzeko. Beste momentu esanguratsu bat, Aurore Martin atxilotzen saiatu zirenekoa izan zen, hura babestera joan baitziren.
PROTESTAK
Baionako 'haserretuak' kanpalekua kentzen hasi dira
Joan den maiatzaren 22tik zeuden Chao Pelletier plazan, baina ostegunerako kanpalekua guztiz desmontatuta eduki nahi dute. Hala ere, protesta ez dela amaitu argi utzi nahi izan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu