Baionako Herriko Etxeak maskarak banatuko dizkie herritarrei

Telazko 53.000 maskara banatuko dizkie Baionako Herriko Etxeak herritarrei. Euskal Hirigune Elkargoak ere 600.000 maskara banatzea aurreikusten du.

Babesteko maskarak. JON URBE
Oihana Teyseyre Koskarat.
2020ko apirilaren 24a
14:13
Entzun

Ipar Euskal Herrian maiatzaren 11tik goiti hasiko dira konfinamendutik ateratzen, eta Frantziako Gobernuak herritar guztiek maskara izatea jarri du helburutzat. Emmanuel Macron Frantziako presidentea honela mintzatu zen: «Estatuak modua eman beharko du publiko zabalak maskara eskuratu dezan. Haren erabilera sistematiko bilaka daiteke». Hala, Jean Rene Etxegaraik iragarri du Baionako herritar guztiei maskarak helaraziko dizkiola herriko etxeak, maiatzaren 11 baino lehen.

Le Beret Français tokiko enpresak ekoitziko ditu telazko maskara berrerabilgarriak, eta herriko etxeko langileek banatuko dituzte, «herritarrek etxetik mugitu beharrik ez izateko». Guztira, 185.000 euro balio dute maskarek, baina urririk banatuko dizkiete herritarrei.

Euskal Hirigune Elkargoak espero du 600.000 maskara banatzea «datozen asteetan»; hau da, Ipar Euskal Herriko biztanle bakoitzeko bi maskara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.