Kantonamenduetako hauteskundeak

Baionako hiru kantonamenduetan sozialistak dira garaile

Baiona iparraldean, ekialdean eta mendebaldean PS nagusitu da. Marie-Christine Aragon, Christophe Martin eta Henri Etxeto izanen dira ondoko hiru urteetan Baionako kontseilariak.

Jenofa Berhokoirigoin.
2011ko martxoaren 27a
09:06
Entzun

Duela lau urte bezala PS atera da irabazle Baionako hiru kantonamenduetan. Baiona ekialdean, Aragonek bozen % 58.55 lortu ditu, mendebaldean Etxetok % 53.95 eta iparraldean Martinek  % 61.4 eskuratu ditu. Pozik agertu dira sozialistak.

Oroit gara 2008an Monique Larran-Lange kontseilari sozialistak zentristen aldera egin zuela urratsa. Aldi honetan, emaitza txarrak lortu ditu Larran-Langek (Forces 64) lehen itzulian eta ez zuen bigarren itzulira pasatzea lortu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.