Euskara

Baionako 'Hôtel des Basques' Seaskari eman dio eraikinaren jabeak

Claire Haran hotelaren 87 urteko jabeak Iparraldeko ikastolen elkarteari eman dio lau pisutako eraikina, irakaskuntzaren eta euskararen defentsan erabiltzeko baldintzarekin.

2010eko abuztuaren 26a
16:48
Entzun
Claire Haran, Baionako 'Hôtel des Basques' hotelaren jabeak, Seaskari eman dio Saint-André plazan dagoen lau solairutako eraikina. Haranek 87 urte ditu eta ez du seme-alabarik. Bere gurasoek 1956an sortu zuten hotela. Le Journal du Pays Basque egunkariak adierazitakoaren arabera, hasieran eraikina saltzekotan zen, baina azkenean Seaskari ematea erabaki du, irakaskuntza eta euskararen defentsarako erabiltzeko baldintzarekin: “Badakit pertsona serioak direla, ideia batzuen alde borrokan ari dira, eta nire ideiekin bat egiten dute”, esan du Claire Haranek.

Era berean, eraikinak Hôtel des Basques ikurra mantentzea eskatu die emaileak. Kontratua duela aste batzuk sinatu zuten notario aurrean eta Seaskako arduradunek 2013a arteko epea dute eraikinaren erabilera zehatza zein izango den erabakitzeko, hotela alokairuan baitago urte horretara arte.

Lehen aldia da Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federazioak higiezinen dohaintza bat jasotzen duela; Paskal Indo lehendakariaren esanetan “benetan harriturik gaude keinu horrekin, Seaskaren erakus-leiho handi bat izango da Baiona erdian”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.