genero indarkeria

Baionako jaietako beste bortxaketa bat salatu dute, hirugarrena

Udalak oso larritzat jo ditu gertakariak, eta adierazi du hiru sexu erasoren salaketa jaso ostean ezin duela aurtengo festen balantze baikorra egin.

2011ko abuztuaren 4a
16:21
Entzun

Adingabeko neska batek Baionako jaietan bortxatu egin zutela salatu du. Haren arabera, gertakaria festetako azken gauean izan zen, igandean. Horrekin, hiru dira Lapurdiko hiriburuko jaietan izandako bortxaketa salaketak. Beste emakume batek ere parte sartu zuen, baina atzera egin zuen gero.

Baionako Udalak oso larritzat jo ditu gertakariak, eta azaldu du hiru sexu erasoren salaketa jaso ostean ezin duela aurtengo festen balantze baikorra egin. Iragarri du Baionako polizia etxean indarkeria pairatzen duten emakumeei laguntzeko gizarte langile bat egongo dela.

Asteartean elkarretaratzea egin zuten Baionan, bortxaketak gaitzesteko eta Jean Grenet auzapezari kontuak eskatzeko.

54 urteko gizon bat epailearen aitzinera eramango dute gaur, bortxaketetako baten ustezko egilea izateagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.