Baionako kartzelan hamar langile eritu dira
BAIONA. Koronabirus agerraldi bat izan da Baionako kartzelan. Eskualdeko Osasun Agentziaren arabera, gutxienez hamar langile kutsatu dira, baina gaitza ez da presoen artean zabaldu. Sindikatuek salatu dute gaixo agiria hartzen duten langileak ez dituztela ordezkatzen, eta lanean segitzen dutenen egunerokoa zailtzen duela horrek. Iragan astean zera erran zuen Espetxe Zaindarien Sindikatuko kide Olivier Bittek: «Lau langile kutsatu dira, eta hainbat lankide bakartuak ditugu. Aleatorioa da: denak izan gara kontaktuan, baina ez gaituzte denak bakartu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu