XENOFOBIA

Baionako meskitari eraso diote

Molotov koktelak bota zizkioten eraikinari igande gauean.

Baionako meskita. SYLVAIN SENCRISTO
2017ko abuztuaren 11
15:55
Entzun

Gutxienez bi koktel jaurti zituzten tenpluaren kontra, France Bleuk zabaldu duenez. Kalte materialak eragin zituzten, baina ez zen inor zauritu.

Eraikinaren atzealdean sua piztu izanaren aztarnak ikus daitezke Bixente Vrignon kazetariak argitaratutako argazkian. Meskitara joandakoak astelehenean ohartu ziren erasoaz, eta arratsaldean aurkeztu zuten salaketa.

Besteak beste, erasoa gaitzetsi dute Colette Capdevielle Baionako hautetsiak eta Frederique Espagnac senatariak.

Ez da lehen aldia Baionako meskitari eraso egiten diotena. 2015eko urtarrilean, Parisen Charlie Hebdo aldizkariaren aurka izandako erasoaren ostean, pintaketa arrazistak egin zituzten Baionako meskitan eta bi saltokitan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.