Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Baionako ospitale batean agertu da desagertuta zegoen Donostiako 52 urteko emakumea. Joan den igandetik zegoen desagertuta, eta gaur aurkitu dute.
Senideek polizia etxera jo zuten atzo, emakumearen desagerpena salatzeko. Haren ibilgailua falta zela ere salatu zuten. Ertzaintza emakumearen bila aritu da gaur.
Emakumearen senideek jakinarazi diote Ertzaintzari Baionako ospitale batean agertu dela. Segurtasun sailak ez du informazio gehiago eman emakumearen egoerari buruz.