eutanasia

Baionako ospitaleko mediku bat atxilotu dute, ustezko eutanasia kasu batengatik

Polizia azken bost hilabeteetan gertatutako lau heriotza kasu ikertzen ari da. Atxilotua Baionako polizia etxean dago orain, atxiloaldi prebentiboan.

2011ko abuztuaren 11
19:02
Entzun

Baionako ospitaleko larrietaldietako mediku bat atxilotu dute, "eutanasia aktibo" kasu bat leporatuta.

Poliziak azken bost hilabeteetan gertatutako lau heriotzaren inguruko ikerketa zabaldu du. Atxilotze agindua azken kasuaren harira etorri da, medikuak, ustez, 92 urteko emakume bati egin dio eutanasia. Emakumea abuztuaren 2an hartu zuten ospitalean, eta hurrengo egunean bertan hil zen. Larrialdi saileko langileek ospitaleko zuzendaritzari ohartarazi zioten ez zela berezko heriotza kasu bat izan; horiek Poliziari abisatu diote.

Azken asteetan ospitalera etorritako zenbait agureren heriotzari susmoa hartuta, langileek eman zieten parte ospitaleko goi-karguei.

Ospitaleko arduradunek agerraldia eskaini dute arratsaldean atxiloketari buru hitz egiteko. Oso larrituta daudela esan dute eta txilotutako medikuaren errugabetasun presuntzioa errespetatzen dutela eta langileenganako konfiantza dutela adierazi dute.

Heriotza duin baten aldeko elkarteen ustez, gaixo horiek benetan hilzorioan bazeuden eta beren baimenarekin egin bazien eutanasia, medikuak ez luke zigortua izan behar.

Poliziak atzo goizean atxilotu zuen medikua; Baionako polizia etxean dago orain, atxiloaldi prebentiboan.

Frantzian legez kanpokoa da eutanasia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.