genero indarkeria

Baionako prokuradorea bortxaketarik egon den aztertzen ari da

Momentuko Parisko salaketa ezin dezakeela baieztatu dio prokuradoreak, eta bigarren kasuaren inguruan ez da berri gehiagorik.

Jendetza, Baionako bestetan, pasa den asteburuan. SYLVAIN SENCRISTO
Iparraldeko Hitza
2014ko uztailaren 29a
15:45
Entzun

Anne Kayanakis Baionako prokuradorea Nanterre hirian salatu bortxaketa ikertzen ari da, eta momentuz "ezin dezake baieztatu", Martin Bisauta Baionako hirugarren alkateordearen arabera. Parisko eta Baionako epaitegiak informazioa “trukatzen” ari direla dio, eta bihar herriko etxean 11:30ean antolatu agerraldian informazio gehiago emango dutela. Gaur goizean Anne Kayanakis Baionako prokuradoreak "itxura guzien arabera bi bortxaketa egon direla" baieztatu du, baina bigarrenaren inguruan ez da informazio gehiagorik.

Uztailaren 23tik 27ra arte iraun dute festek. Urtero 1,2 milioi pertsona batzen dira bertan. Aurten badirudi jende gutxiago bildu dela, baina oraindik balorapen zehatzik ez da eginik izan. Baionako Herriko Etxeak bihar egitekoa du puntu bat.

Iazko Baionako festetan bortxaketa salaketa bat izan zen, 46-47 urteko euskal herritar bat bortxatua izan zen ostiral gauean. Bortxatzaileak laban batekin mehatxatu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.