Gizartea

Baionako prokuradorearen ustez, nahita eragindako suteagatik hil zen igandean emakumea

Biktimaren bikotekide ohia atxilotu zuten atzo, 38 urteko gizonezkoa, berak eragin zuelakoan sutea.

2009ko urtarrilaren 15a
15:37
Entzun
48 urteko emakume bat hilda agertu zen igande gauean Baionan, Katedraleko gibeleko etxe batean, bertan sutea izan ondotik, eta orain hiriko auzitegiko prokuradoreak esan du balitekeela sutea nahita eragindakoa izatea.

Pilorri karrikako 4. zenbakiko eraikinean izan zen ezbeharra. Frantziako Poliziak atzo 38 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, sutea berak eragin zuelakoan. Hain zuzen, hildako emakumearen bikote izandakoa da gizonezko hori. Deklarazioa hartu zioten honi eta, polizia iturrien, aitortu egin zuen berak eman ziola su eraikinari, atari barruan erregaia botata. Epaileak kartzelan sartu zuen atzo.

Emakume hura laugarren solairuan bizi den eta kearekin itota zendu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.