Joan den larunbatean Baionako Regene enpresan hilik aurkitu zuten 58 urteko Nicole Commode lan istripuz hil zela frogatu du autopsiak. Ikerketako emaitzen arabera, plastikozko botilen meta batek azpian hartuta hil zen langilea, botilek buruan eta toraxean kolpatuta, eta pilaren azpian itota.
Regene enpresan plastikozko botilak birziklatzen dituzte, eta pila handiak -batzuetan baita 400 kilokoak ere- garraiatu behar izaten dituzte langileek. Argitzeke dago Commoderi zergatik eta nola erori zitzaizkion botilak gainera, gaueko txandan bera bakarrik ari baitzen lanean.
Larunbatean langilea hilotz aurkitu eta ikerketa hasi zenetik itxita dago Regene lantegia. LAB sindikatuak, berriz, elkarretaratzera deitu du gaur arratsaldeko sei eta erdietan, Baionako Herriko Etxearen aurrean.
Lan istripuak
Baionako Regene enpresan hilik agertutako emakumea lan istripuz hil zela erakutsi du autopsiak
Plastikozko botilak birziklatzen dituzte lantegi horretan, eta ikerketen arabera, Nicole Commode pila handi batek azpian hartuta hil zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu