Ordu eta erdiz, ez da trenik atera Baionako geltokitik. Frantziako Poliziak pakete susmagarri bat atzeman du geltokian, eta, lehergailu bat izan zitekeela iritzita, halako kasuetarako protokoloa aktibatu du: trenen joan-etorria gelditu eta geltokia hustu dute. Kanpoaldean pilatu dira bidaiariak, zain.
Azkenik, Poliziaren lehergailu teknikariak bertaratu dira geltokira, paketea aztertzeko. Lehergailurik ez zela egiaztatuta, atzera zabaldu dute geltokia eta trenen trafikoa berrezarri.