Baionako turismo bulegoko langile batek positibo eman du PCR proban. Koronabirusak kutsaturiko pertsona batzuekin harremana izan zuen , eta positibo eman bezain laster abisatu zuen lantegia. Hala, turismo bulegoa hiru egunez hetsi dute «prebentzio neurri» gisa, eta gaur egin dituzte garbiketa lanak.
Langilearekin kontaktuan izan diren lankideek PCR proba egin beharko dute, Baionako Herriko Etxeak aktibatutako protokoloaren arabera.