Baionako Les Colombes zaharren etxeko zuzendaria atxilotu zuten herenegun goizean, adinduei ustez tratu txarrak egiteagatik. Gaur auzitara eraman dute atxilotua, 70 urteko emakumea. Arroussets kaleko zaharren egoitza pribatuan elbarritasunik gabeko zein dependentzia maila ezberdina duten pertsonak hartzen zituzten, baita Alzheimerra dutenak ere. Egoitza itxi egin dute.
Frantziako Poliziak egoitzan lan egiten zuen erizain batek egindako salaketatik abiatu zuen ikerketa. Tratu txarrak emateaz gain, haien diruaz baliatzen zirela eta oinarrizko garbitasun baldintzak ez zirela betetzen jakinarazi zuen erizain horrek.
gizartea
Baionako zahar etxe bateko zuzendaria atxilotu dute, ustez adindunei tratu txarrak egiteagatik
70 urteko emakumea da atxilotua eta auzitara eraman dute. Frantziako Poliziak egoitzan lan egiten zuen erizain batek egindako salaketatik abiatu zuen ikerketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu