Euskara

Baionan amaitzekoa den etapan euskararen presentzia bermatzeko eskaera helarazi dio EHEk Tourreko zuzendaritzari

Uztailaren 23ko Frantziako Tourreko etapa Baionan amaituko da, eta EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeak gertakari horren inguruan egingo diren ekitaldietan euskarak prensentzia izan dezan nahi du. Jean Marie Leblanc Tourreko zuzendariarekin bildu dira gaur Okzitaniako Tolosan eta beren eskaeren berri eman diote.

2003ko ekainaren 24a
17:37
Entzun
Nolanahi ere, Leblancek ez du oraindik jakinarazi eskaera horiek aintzat hartuko dituzten edo ez. Hain justu, datozen egunetan EHEri erantzun bat ematekotan geratu da.

Duela hamaika urte, 1992an, Donostian hasi zen Frantziako Tourra, eta, orduko hartan ere, euskarari eman beharreko tratamendua negoziatu zuen EHEk lasterketako zuzendaritzarekin. Eskaera asko aintzat hartu zituen orduko hartan Tourreko buruzagitzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.