Emakumezkoak 14 eta 9 urteko bi haur ditu, beste harreman batekoak, eta haiek ere mehatxatuta dauzka gizonezkoak. Hori dela eta, Poliziaren babespean daude.
Vicente Ripa Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkariak agertu duenez, jendarmeek atzo atxilotu zuten ustezko erasotzailea, Guardia Zibilak hura harrapatzeko euroagidua eman ostean.
Tere Saez Lizarrako Udaleko Emakumearen Arloko arduradunak jakinarazi duenez, emakume eta gizon horiek duela bi urte hautsi zuten bikote harremana. Elkarrekin bizi zirenean andrazkoak tratu txarrak jasotzen zituen Saezen arabera, baina ez zituen salatu nahi izan "psikologikoak" baino ez zirela argudiatuta.
Emakumeen kontrako indarkeria
Baionan atxilotu dute ustez Zudairen bikotekide ohia larri zauritu zuen gizonezkoa
Frantziako Poliziak 30 urteko gizonezko bat atxilotu dut Baionan, joan den larunbatean Zudairen (Nafarroa) bikotekide ohia labanaz larri zauritzea leporatuta. Larunbataz geroztik Iruñeko erietxe batean dago 33 urteko andrazkoa, larri. Lizarran (Nafarroa) bizi ziren biak, eta, agi denez, gezurra esanda larunbat gauean Zudairera joateko konbentzitu zuen gizonezkoak emakumezkoa. Hara heldu zenean zain zuen, eta aiztoarekin egin zion eraso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu