GIZARTEA

Baionan kanpatu nahi izan duten 'haserretuek' beste gau bat pasatuko dute han

Bruselara doazen M-15eko kideak Baionara heldu ziren atzo gaua bertan pasatzeko asmoz, baina herriko etxearekin hainbat zailtasun izan dituzte. Gaur ere, bertan pasako dute gaua.

2011ko abuztuaren 18a
16:04
Entzun

Bruselarako bidean doazen haserretuek Baionako Xaho kaian igaro dute gaua, baina ezin izan dute kanpin dendarik jarri, ez eta komunik, ez ezer.

Atzo herriko etxeak kanpatzea eta hiru pertsona baino gehiagoko taldetan egotea debekatu zien.

M-15eko kideek kanpoan lo egin dute, Poliziaren hiru edo lau furgoneta zaintzen zituztela. Kanpin bat jarri bezain laster, Polizia heldu zaie kentzeko eskatuz.

Haserretuek beste gau bat pasatuko dute hor. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.