Migratzaileak

Baionara bidean atxilotutako iheslari nigeriar bat askatu dute, osasun arazoak direla eta

Joan den astean atxilotu zuten Jerry H., eta, berehala, Bordeleko atxikitze zentrora eraman zuten. Asteburuan askatu dute, haren osasuna ez delako "bateragarria" kartzelan egotearekin.

Jerry H., Nigeriatik ihes egin zuen migratzailea. LES BASCOS
Oihana Teyseyre Koskarat.
2019ko urriaren 7a
20:17
Entzun

Sorterritik ihes egin zuen 2016an, homosexuala delako jasandako jazarpenagatik. Frantziako Estatura iritsi, eta asilo esakera ukatu zion Iheslariak eta Aberrigabeak Babesteko Frantziako Bulegoak. Geroztik, kanporatze arriskuan dago. Joan den asteartean, Tolosatik (Okzitania) Baionarako bidean atxilotu zuen Poliziak, eta Bordeleko atxikitze zentrora eraman zuten. «Hautu horrek argi erakusten du hemen egon daitekeen mobilizazioa hautsi nahi dutela; gainera, haren defentsa eskubidea erabat oztopatzen du», esan zuen orduan Laurence Hardouin abokatuak.

Les Bascos LGBT elkarteak gaur jakinarazi du epaileak Jerry libratzeko agindua eman duela, "bere osasun egoeragatik". Nabarmendu dute "lehen pauso" bat izan arren mobilizazioek segituko dutela. Joan den asteburuan, 10.000 izen gorako izenpe bilketa helarazi zioten Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetari.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.