Baionatik jarraituko du gaur Korrika BERRIA.INFOk

Gaur amaituko da Korrika Baionan, eta lehen egunean egin zuen moduan, azkenekoan ere jarraipen berezia egingo du BERRIA.INFOk, Baionatik bertatik.

2013ko martxoaren 24a
13:36
Entzun

Gaur amaituko da Korrika Baionan, eta lehen egunean egin zuen moduan, azkenekoan ere jarraipen berezia egingo du BERRIA.INFOk, Baionatik bertatik. Goizean goizetik jarraitu du BERRIAk webgunean 18. Korrika azken kilometroetan, eta amaiera ekitaldira arte lekukoaren nondik norakoen berri emango du.

Jarraipena egiten hiru lagun ariko dira igandean. Gari Goikoetxea kazetaria lehen egunetik ari da Korrika zuzenean jarraitzen, eta Baionako zitan ere ez du hutsik egingo. Horri Jon Olano BERRIA.INFOko kazetaria eta Lara Madinabeitia BerriaTBko bideogilea gehituko zaizkio.

BERRIAren kilometroa, 12:00etan

Gainera azken kilometroetako bat ere erosi du BERRIAk, 12:00ean 2.581 kilometroa, Aturri ibaiaren albo batean, Lesseps kaian. Lekukoa Joanmari Larrarte kontseilari ordezkariak eta Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak eramango dute; alboan BERRIA taldeko langileen ordezkaritza bat izango delarik.

Aurten Korrika Martin Ugalde Kultur Parkean abiatu zen (bideoa), eta lehen kilometroa parkeko langileek eraman zuten. Samara Velte eta Jon Barandiaran BERRIAko langile gazteenak eta zaharrenak, hurrenez hurren, eraman zuten lekukoa lehen metroetan. Mahai ingurua ere egin zuen BERRIA.INFOk Korrikaren inguruan lehen egun horretan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.