Bakaikuko Udalak Guardia Zibilaren jazarpena salatu du

ERREDAKZIOA
2007ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Joan den ostegunean Bakaikuko Udaleko zinegotzi bat Guardia Zibilak jarritako errepide kontrol batean geldiarazi zuten Altsasun (Nafarroa). Guardia zibilek zinegotziaren autoa miatu ostean, Bakaikuko Udaleko paper batzuk ustez ebatsi zituzten. Orduan, eztabaida gogorra izan zen zinegotziaren eta guardia zibilen artean. Zinegotziari joaten utzi ondoren, guardia zibilek atzetik joan, eta berriz ere geldiarazi eta autoa eta bera miatu zituzten. Azkenean alde egiten utzi zioten.

Bakaikuko Udalak horren berri izan ostean, Guardia Zibilaren «jazarpen etengabea» kritikatu du ohar baten bidez. «Guardia Zibilaren jarrera antidemokratikoa eta probokatzailea salatzen dugu. Bakaikun eta Sakanan duen jokaera erabat neurrigabea da. Herria eta harana pairatzen ari diren salbuespen egoera amaitzeko exijitzen dugu», erran du Bakaikuko Udalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.