Neguko aterpeak

Bakardadea hausteko paretak

Aurtengo negua bereziki gorria izaten ari da karrikan bizi direnentzat. Iruñean, hogei pertsona inguruk egiten dute lo kalean. Udalak badu haientzat aterpea; esku-hartze programa bat ere bai hirian erroldatuta daudenentzat, erabiltzaileekin osasuna eta enplegua lantzeko, bertzeak bertze.

2011n inauguratu zuten etxerik ez dutenentzako aterpea. IñIGO URIZ, ARGAZKI PRESS
edurne elizondo
2017ko urtarrilaren 28a
12:25
Entzun

Zuri ere gertatzen ahal zaizu. Horixe irakur daiteke Iruñeko Alde Zaharreko karrika bateko kartel batean. Karrika bera etxe duen gazte batek idatzi du, kartoi baten gainean. Lurrean jarri du; bere aurrean. Toki batetik bertzera mugitzen diren herritarrek irakur dezaten. Marinek nahiago du Merindadeen plaza. Eserita egiten die so aurretik pasatzen direnei. Gutxi batzuek utzi dizkiote hainbat txanpon. Eskuak tapatzen saiatu da, hotzak hartu baitu. Zigarreta ezpainetik kendu gabe mintzatu da. Errumaniatik etorri zen Iruñera, duela sei urte, eta lau seme-alabaren aita da. Baina emaztea falta du orain. “Duela zazpi hilabete zendu zen”. Belztu zaio keinua Marini, kontatu duenean. “Ez dut karrikan lo egiten”, zehaztu du.

Hiria bera etxe dutenak ongi ezagutzen dituzte Patxi Martinez eta Esther Villar Iruñeko Udaleko hezitzaileek. Hiria lantoki dute haiek, eta etxerik ez dutenei babesa eta laguntza ematea da haien egitekoa. Errateko dutena entzutea; medikuarengana laguntzea. Karrikan inor ez bizitzea da beren azken helburua. Asmo hori ez da oraindik errealitate bilakatu, ordea. “Karrikan lo egiten dutenak hogei pertsona inguru badira egun Iruñean”, azaldu du Martinezek. Zubien azpian eta banketxeetako kutxa automatikoentzako espazioetan bilatzen ohi dute aterpe, hotzak gogorren jotzen duenean. Joan den azarotik, Hotzaldi izeneko programa martxan du udalak. Aurtengo negua bereziki gorria izaten ari da, tenperaturak nabarmen egin baitu behera azken asteotan. “Karrikan diren guztiek badute aukera lo egitera udalaren aterpera joateko”, erran du Villarrek.

Irakurri erreportaje osoa Nafarroako Hitzan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.