KONPONBIDE PROZESUA

Bake alderdien mahaia atzeratzeko aitzakirik ez dagoela adierazi dute Otegik eta Zabaletak

Bake eta normalizazio politikoari buruz hitz egiteko elkartu dira gaur Iruñean Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusia eta Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramailea. Zabaletak eta Otegik alderdien mahaia atzeratzeko argudio eta aitzakirik ez dagoela adierazi dute. Adostasunak eta desadostasunak egon dira. Biak bat etorri dira alderdien arteko elkarrizketen beharra azpimarratzeko unean. Hala ere desadostasunak agertu dira elkarrizketa osatzeko eran. Zabaletak dio lurraldez lurraldekoa izan behar duela eta Otegik, aldiz, mahaia bakarraren aldeko apustua egin du.

2006ko uztailaren 19a
16:12
Entzun
Otegi adostasun sendo bat ekarriko lukeen alderdi anitzeko elkarrizketaren alde agertu da eta mahaia berehala osatzeko premia nabarmendu du: “Aitzakirik gabe alderdien arteko mahaia osatu behar da lehen baino lehen”. Gainera “Euskal Herrian mahai bat osatu behar da eta mahai horrek irtenbide adostu eta demokratikoa eman behar dio Euskal Herrian bizi den gatazkari”.

Zabaletaren ustez, aldiz, hiru mahai osatu behar dira, hain zuzen “elkarrizketarenalde ez daudenei ahalik eta argudio gehien kendu ahal izateko”. Honakoa gaineratu du: “Batasunekoek uste dute hasieran elkarrizketa esparru batetik egin behar dela. Guri, nahiz eta horren kontra ez egon, zaila iruditzen zaigu eta ezinezkoa izanez gero beste abiapuntu batzuk ere bilatu behar direla uste dugu”.

Aralarren Iruñeko egoitzan bildu dira eta ez batak ez besteak ez dioteaparteko garrantziarik eman nahi izan bilerari. Otegik eta Zabaletakesan dutenezgaurko bilerak ez du inolako akordiorik sortu eta bakarrik iritziak trukatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.