«Bake baldintzak sortu zituztenak» aske uzteko eskatu du Sinn Feinek
Sinn Fein Irlandako alderdiak gaitzetsi egin du «euskal politikarien aurkako» epaia. Espainiako Gobernuak «lege injustuak behin eta berriz erabiltzeak» eskubide demokratikoak ukatzen dituela agerian utzi duela deritzo, ohar bidez azaldu duenez. «Arnaldo Otegik eta ezker abertzaleko beste buruzagi politikoek» Euskal Herriko egoera aldatu eta bakegintzarako baldintzak sortu besterik ez dutela egin dio, eta, beraz, horiek oraindik ere espetxean edukitzeak ez diola prozesuari laguntzen. Zigortuak preso politikoak direla adierazi du, eta, beraz, horiek askatu eta Alderdien Legea bertan behera utzaraztekomobilizatzeko eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu