Aberri eguna

"Bake eta askatasunerako eskubidea" aldarrikatuko du EAJk Aberri Egunean

Euskadi Europara Begira goiburupean, ekitaldia egingo du igandean Bilbon.

EAJko ordezkariak, Gasteizen. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS
edurne begiristain
2014ko apirilaren 17a
13:01
Entzun

Bi helburu aldarrikatzeko ospatuko du EAJk Aberri Eguna igandean:alde batetik, bake eta bizikidetzarako “oinarrizko adostasun berria” eratzeko, eta bestetik, “Euskadin autogobernuak aurrera egitea” ekarriko duen eztabaidari hasiera emateko. Horregatik, aurtengo Aberri Egunean herritar guztiei dei egin die “bake eta askatasunerako eskubidea” aldarrikatzeko, eta ikurrina kalera ateratzeko. “Keinu horren bidez herri berria eraikitzeko dugun borondatea erakutsiko dugu”.  EAJren izenean, Pilar Garcia de Salazar Euzkadi Buru Batzarreko idazkariak eta Xabier Agirre Araba Buru Batzarreko presidenteak  irakurri dute Aberri Egunaren inguruko adierazpena, Gasteizen. Arabako ahaldun nagusirako hautagai Ramiro Gonzalezek eta Gasteizko alkategai Gorka Urtaranek ere parte hartu dute agerraldian.

Jeltzaleek Bilbon ospatuko dute Aberri Eguna igandean, Euskadi EuroparaBegira lelopean. Ekitaldi politikoa egingo dute Plaza Berrian, 11:30etan, eta iluntzera arte ikuskizunak prestatu dituzte Areatzan. Besteak beste, Izaskun Bilbao Europako hauteskundeetarako hautagaiak eta Iñigo Urkullu lehendakariak hitza hartuko dute.

Aurtengo Aberri Egunerako aukeratutako goiburuarekin, munduko herri eta nazioek beren etorkizuna “askatasun eta demokrazian” erabakitzeko duten berezko eskubidea defendatu nahi du EAJk. “Euskal herritarrok Europan bilatzen dugu mugaren alde bietan Espainiako eta Frantziako estatuek ukatzen diguten aitortza”, adierazi du Garcia de Salazarrek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.