Politika

Bake eta normalizazio prozesua geratuta dagoela iritzi dio Larreinak

EAko Antolakuntza idazkari Rafa Larreinaren iduriko, bake eta normalizazio prozesua geraldian dago une honetan, eta horren arduradun nagusiak, PSOE eta Zapateroren Gobernua direla uste du. Zehazki, Espainiako Gobernuak normalizazio politikoa eta ETArekin aurrera eraman behrreko prozesua elkarrengandik ez bereizteak sortu duela arazoa adierazi du.

2006ko abuztuaren 8a
12:40
Entzun
"Une honetan PSOE eta Zapatero presidentea dira geraldiaren arduradunak, besteak beste, alderdien mahaia eta Gobernuaren eta ETAren arteko elkarrizketak lotzen dituztelako", esan du Larreinak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. "Gobernuak dagoeneko ETArekin hitzeginda egon behar zuen, eta arazo tekniko esaten zaizkien horiek konpondu behar zituzten. Baina horrek ez du zerikusirik alderdien mahaiarekin, hain zuzen ere, alderdi politikoek bakarrik konpon ditzateketelako arazo politikoak eta hitzartu akordio politikoak".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.