Euskal Herriko gatazka

Bake Konferentziaren asmoa Espainiako Kongresuan aurkeztuko du Elkarrik

Elkarri bakearen eta elkarrizketaren aldeko gizarte mugimenduko buruzagiak Madrilen dira gaur, Espainiako Kongresuko diputatuei Bake Konferentzia proiektua aurkezteko. PPkoekin eta CC Coalicion Canariakoekin ezik, gainerako talde parlamentario guztietako diputatuekin bilduko dira Elkarri-koak. PPk eta CCk uko egin diote batzarrean izateari.

2004ko ekainaren 29a
10:46
Entzun
Elkarrik Bake Konferentzia proiektua prestatu du, eta halaber, 122.500 sinadura jaso ditu proposamen horren alde. Duela egun batzuk aurkeztu zituzten sinadura horiek EAEko zein Nafarroako legebiltzarretan, eta, halaber, bake konferentziaren ildo nagusiak zeintzuk ziren zehaztu zituzten Bilboko Euskalduna Jauregian egin zuten ekitaldian.

Hain zuzen ere, Elkarri-k proposatzen du Gasteizko zein Iruñeko legebiltzarretan elkarrizketarako alderdi arteko mahaiak osatzea. Horren guztiaren berri emango diete Espainiako Kongresuko diputatuei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.