Radio Euskadin elkarrizketatu dute koalizioko legebiltzarkide Juanjo Agirrezabala, eta gaineratu du ez dela "makina itzali" behar, eta lanean jarraitu behar dutela. Horrez gain, azaldu du EH Bildu "arazoak konpontzera eta egiazko bake eta normalizazio politikoko jokaleku bat erakitzera" doala bake batzordera.
Gaur Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak izango duten bileraz, Agirrezabalak esan du ez zaizkiola "itxaropenari ateak itxi" behar, baina "zaila" dela bilera horretatik "ezer onik" ateratzea.
Haren ustez, PPk prozesua "blokeatzeko" erabakia hartua du eta ez du aurrerapausorik eman nahi bakegintzan.