Konponbideari begira

Bake prozesua bultzatzeko batzordea aurkeztuko dute astelehenean Aieten

Ibilbide aniztuneko zortzi lagunek osatuko dute batzorde hori, eta Foro Sozialaren gomendioak bake prozesuan inplikatuta dauden eragileen baitan zabaltzea eta kudeatzea izango da haren egitekoa, Lokarrik eta Bake Bideak jakinarazi dutenez.

Foro Sozialaren aurkezpena, maiatzean. JUAN CARLOS RUIZ, ARP
2013ko abenduaren 20a
15:42
Entzun

Astelehenean aurkeztuko dute Lokarrik eta Bake Bideak bake prozesua bultzatzeko osatu duten batzordea, Aieteko Jauregian (11:30). Ibilbide aniztuneko zortzi lagunek osatuko dute batzorde hori, eta Foro Sozialaren gomendioak bake prozesuan inplikatuta dauden eragileen baitan zabaltzea eta kudeatzea izango da haren egitekoa. 

Lokarrik eta Bake Bideak gogorarazi dute 2013ko maiatzean aurkeztu zutela Foro Sozialaren hamabi gomendioak barne biltzen dituen metodologia: desarmea, preso eta iheslarien etxeratzea, giza eskubideen bermea eta iraganari aurre egitea ziren bertan gai nagusiak, eta batzorde horren lana gomendio horiek zabaltzea eta kudeatzea izango da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.