Bake prozesua eta bizikidetza "apur bat trabatuta" daudela uste du Jonan Fernandezek

2013ko abenduaren 2a
12:52
Entzun

Info Zazpi irratian elkarrizketatu dute Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Elkarbizitzarako idazkaria. Bertan aitortu du bake prozesua "apur bat trabatuta" dagoela "bizikidetzaren egonkortzeari" dagokionean, eta Espainiako Gobernuari eskatu dio alor horretan bila dezala adostasuna Eusko Jaurlaritzarekin.

Fernandezek azaldu du bere lantaldeak jardun behar duela "giza eskubideak jokoan dauden egoeretan ere", eta aitortu du Sevilla II espetxeko presoen egoeran esku hartzen saiatu dela, "legearekin bat ez datozen isolatze egoerak amai daitezen".

Bake Plana defendatu du, uste baitu alderdiek proposamenak egin ondoren "hobetuta eta sendotuta" atera dela plana. Halaber, nabarmendu du "zoru etikoa" deiturikoa ez dela inoren kontrakoa, "abiapuntua" baizik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.