Bake prozesua Europara eramateko gutuna bidali die Lokarrik hautagaiei

2014ko maiatzaren 8a
17:01
Entzun

Euskal Herriko, Espainiako eta Europako Batzordeko presidentegaiei gutuna bidali die Lokarri akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sareak. Euskal Herriko egungo garaia "aukera historikoa" da, eta EBren parte den heinean Euskal Herriaren "arazo eta erronkak" EBren arazo eta erronken parte direla uste du Lokarrik. "Aldi berean, indarkeria eta jasandako sufrimendua ez errepikatzen laguntzeko balio eta bizikidetza modu batzuk hedatzeak Batasunaren segurtasunari eta bizikidetzari ere on egin diezaioke".

Alde horretatik, bi eskaera egin dizkie Lokarrik hautagaiei. Batetik, Europako Parlamentuan adierazpen bat onartzea, "euskal gizarteari sostengua agertzeko, bakea lortzeko eta bizikidetza hobetzeko erronkan". Eta, bestetik, EBk berradiskidetzearen aldeko laguntza programa bat abiatzeko lan egitea, "Ipar Irlandan inplementatutakoaren adibideari jarraituz". Horrez gain, bake prozesuaren egoerari buruzko txosten bana jaso dute hautagaiek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.