Bake prozesua

Bake prozesua "modu eraginkorrean" eteteko eskatu dio Sanzek Zapaterori

Nafarroako presidente Miguel Sanz, Barañaingo UPNko zinegotziaren dendan izan da gaur. Bertan Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainaiko Gobernuko presidenteari zuzendu zaio eta bake prozesua "modu eraginkorrean" eteteko eskatu dio. Jose Antonio Mendibe Barañaingo UPNko zinegotziaren burdindegia kiskalita agertu zen larunbatean. Sanzen hitzetan gertatutakoa "atentatu terrorista" izan zen. Egilea nor izan zen jakina ez bada ere, sua nahita eragin zela adierazi zuen larunbatean bertan Vicente Ripa Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak.

2006ko apirilaren 24a
19:16
Entzun
Zapaterori bake prozesua eten dezala eskatzeaz gain, Sanzek jakinarazi du Nafarroako Gobernuak erabaki duela kaltetuei diru laguntza ematea. Ez bakarrik burdindegiaren jabea den Jose Antonio Mendibe UPNko zinegotziari, baita gainerako bizilagunei ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.