Politika

Bake prozesuak aurrera egingo badu, guztien ahalegina beharrezkoa dela nabarmendu du Knorrek

'Orain herria. orain bakea' proposamena da bake prozesurako bidea EAko legebiltzarkide ohi Gorka Knorren iritzian, baina nabarmendu duenez, bake prozesu hori abiatzeko behar-beharrezkoa da "guztien" ahalegina. Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, alderdien arteko mahaia osatzeko "ez litzateke hasiera txarra izango" Eusko Legebiltzarrean akordio bat lortzea, baina, nolanahi ere, Legebiltzarrean Batasuna falta dela gogorarazi du.

2005eko abuztuaren 11
12:14
Entzun
Gorka Knorren iritzian, bake prozesua aurrera eraman nahi bada, guztiek egin behar dute ahalegina. Bake prozesu horri "azken asteetako kale erasoek" ez dietela mesederik egiten azpimarratu, baina, bere iritzian ezin zaio "kulpa guztia" Batasunari bota: "guk geuk ere gure azterketa egin beharko genuke; eta nola ez, Espainiako Gobernuan daudenek ere keinu bat edo beste egin beharko lukete".

Azaldu duenez, bere ustez, bake prozesu bat aurrera eramateko Batasunak Donostiako Anoeta belodromean aurkeztu zuen Orain herria, orain bakea ekarpena da bidea. Elkarrizketa mahaia non osatu behar den galdetuta, "gai konplikatua" dela erantzun du. Eusko Legebiltzarra abiapuntua izan daitekeela iradoki du, baina, han Batasunakez duela ordezkaririk gogorarazi du gero. Baldintzak jarriz ezin dela jardun esan du gero, PSOEri erreferentzia eginez: "PSOEk ezin du esaten jarraitu 'Batasuna legez kanpo dagoenez ez gara haiekin bilduko'". Nolanahi ere, Eusko Legebiltzarrean akordioa lortzea "ez litzateke hasiera txarra izango" bere ustez. Akordio hori gero Nafarroara eta Iparraldera zabaltzea izango litzatekeela egokiena iritzi dio. Hori lortzeko biderik errazeta ETAren eta Espainiako Gobernuaren arteko "keinu trukaketa" dela azaldu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.