"Bake prozesuan perspektiba aldaketa" dakar Lokarrirentzat

ETAren desarmatzeari buruz Egiaztatze Batzordeak egindako baieztapenak "aukera berriak zabaltzen ditu" Lokarriren ustez, eta "desarmatze kontrolatuari eta ordenatuari" bide egiten dio.

2014ko otsailaren 21a
10:54
Entzun

Lokarrirentzat "urrats garrantzitsua" da Egiaztatze Batzodeak adierazitakoa desarmatzearen prozesua hasteko. Argitaratutako bideo eta armen zerrendatzearen "irudi sinbolikoaz harago" iragarpenaren berrikuntzak nabarmendu ditu Lokarrik.

Alde bakarreko desarmatzea: "ETA saiatu da, besteak beste, Espainiako eta Frantziako gobernuekin harremanean jartzen desarmatzeari buruz hitz egiteko. Jakina denez, bien ezezkoak bake prozesuan zailtasun aroa ekarri zuen. Orain, ETA prest dago desarmatzea batzordeak egiaztatzeko. Perspektiba aldaketa da bake prozesuan, zeinak aukera berriak zabaltzen dituen, eta desarme kontrolatuari eta ordenatuari bide egiten dion".

Erabateko desarmatzea. "Helburu argi eta neurgarria da, eta ETAk etorkizunean armategia erabiltzen jarraitzeko aukerei buruz zalantzak argitzen ditu. Armategiaren zigilatzea eta indargabetzea garrantzitsua da bermatzeko ez ETAk eta ez beste ezein erakundek ezingo duela inoiz armategi hori erabili".

Desarmatze baieztatua. "Egiaztatze Batzordeak lan serioa, inpartziala eta errespetuzkoa egin du baieztatzeko ETAk indarkaria amaitzeko konpromisoa bete egin duela. Nazioateko ordezkarien presentziak segurtasuna ematen die estatuei, instituzioei eta oro har gizarteari. Batzordearen egitekoa bermea da prozesu konplexu honetan".

Lokarrik nabarmendu du "aukeren une garrantzitsu bat zabaldu" dela eta "arduratsu" jokatu behar duela gizarte osoak bakearen bidean "aurreraurrats garrantaitzu hau baliatzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.