Konponbidea

Bake prozesuaren aldeko kanpaina abiatu dute Kataluniako 20 bat erakunde eta elkartek

=i Bake prozesuari bai=i lelopean elkarretaratzea antolatu dute hilaren 28an Bartzelonan. Ciutadans pel canvi eta EUiA indar politikoak, USTEC eta UGTko gazteak sindikatuek, eta Sodepau, Justicia i Pau eta Emakumeen Mundu Martxaren kataluniako atala eta beste hainbat gizarte mugimenduk egin dute bat ekimenarekin. Atxikimendua agertu duten norbanakoen artean Salvador Cardus soziologoa, Marina Rossell kantaria eta Isabel Clara Simo idazlea daude.

2007ko urtarrilaren 19a
17:28
Entzun
Euskal Herriko gatazka konpontzeko bidea elkarrizketa dela aldarrikatzen du gaur aurkeztu berri den mugimenduak, eta Barajasko atentatua gertatu eta gaitzetsi arren, "bake prozesu baten bila" jarraitzeko konpromisoa hartzen dute. "Ez dugu iraganera itzuli nahi, eta uste dugu bakearen helburua garrantzi handieneko lehentasun politikoa dela. Ez dugu ikusle izan nahi, eta gizarte zibilaren parte-hartzea helburu hori lortzeko ezinbestekoa dela uste dugu", agertu dute. Bakea lortzeko aukera "indarkeriarik gabeko egoeran eta pertsona guztien giza eskubide guztiak errespetatzen direnean" sortuko dela erantsi dute.

Ciutadans pel canvi etaEUiA indar politikoak, USTEC eta UGTko gazteak sindikatuek, eta Sodepau, Justicia i Pau eta Emakumeen Mundu Martxaren kataluniako atala eta beste hainbat gizarte mugimenduk egin dute bat ekimenarekin. Guztira 20 bat dira.Atxikimendua agertu duten norbanakoen artean Salvador Cardus soziologoa, Marina Rossell kantaria eta Isabel Clara Simo idazlea daude.

Hala ere, ekimena prestatzeko batzarretan beste zenbait taldek ere parte hartu zuten, hala nola, PSCk, ICVk eta ERCk, eta Vilaweb-en arabera,litekeena da egun hauetan horietakoren batek ere atxikimendua agertzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.