Bake prozesua egonkortzeko lanean ari da Lokarri. Aieteko adierazpena babestu ezazu kanpaina hasi zuen horretarako, eta bide horretan abiatutako sinadura bilketarekin jarraituko du. Asteburuan ere kalera aterako dira akordioaren eta kontsultaren aldeko herritar sareko kideak, herritarren babesaren bila.
Lokarriren ustez, «Aieteko Adierazpena sinatu zutenek ordezkatzen duten nazioarteko komunitatearen inplikazioarieuskal gizartearen babesa gehitzen badiogu, bake justu eta iraunkorra bultzatzen ariko gara». Lokarrik argi dauka: «Ez da zain gelditzeko unea». Horregatik, sinadurak bilduko dituzte Gasteizen, Hondarribian, Donostian eta Hernanin.
Bake prozesuaren aldeko sinadurak bilduko ditu Lokarrik asteburuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu