Lokarri akordioa eta kontsultaren aldeko herritar sareak abian du bake prozesuaren Behatoki Sozialaren 2012ko galdetegia. "Bakeari eta bizikidetzari buruz hausnarketa egin eta bere ikuspegia adierazi nahi duten pertsona guztien iritziak entzun nahi ditugu", dio sareak.
Zazpi galdera ditu galdetegiak:
1. Zer iritzi duzu bake prozesuaren egoerari buruz?
2. Orain dela urte bat baino aukera gehiago dago bakea lortzeko?
3. Espetxe politika aldatu behar dela uste al duzu?
4. Nola eta nork egiaztatu behar du indarkeriaren behin betiko amaiera?
5. Gobernu Zentralaren jokaera bake prozesuari dagokionez positiboa dela uste al duzu?
6. Erakunde eta eragile politikoen balorazioak
7. Zein izan beharko litzateke zure ustez gizarte zibilaren papera bake prozesuan?
Erantzunekin Lokarrik Behatokiaren 2012ko neguko txostena prestatuko du.