Politika

'Bake prozesuaren postontzia' izeneko ekimena aurkeztu du Lokarrik

Bake prozesuak gizartearen babesa izan behar duela argi dauka Lokarrik. Helburu horrekin jaio baitzen; prozesu honetan gizarte osoaren parte hartzea suspertzeko eta eragile dinamizatzailea izateko gogoz. Lokarrik, prozesuan parte hartzeko modu zehatza aurkeztu du gaur:=iBake prozesuaren postontzia=i.

2006ko ekainaren 8a
19:03
Entzun
Hego Euskal herriko lau hiriburuetan mahai bana jarriko du Lokarrik "jendeari bake prozesuan parte hartzeko" gonbidapena luzatuz. Mahai horietan "nahi duen orok bake prozesuaren hasieraren eta garapenaren inguruan dituen ekarpenak, iritziak, mezuak eta aholkuak zehaztu ahal izango ditu".

Jendearen parte hartzea errazteko helburuarekin, bake prozesuari buruzko galdetegi bat prestatu du Lokarrik Bake prozesuaren postontzia deitu duen honen barruan. Galdetegiak galdera hauek biltzen ditu:

1) Zein iritzi duzu bake eta normalizazio prozesu bat zabaltzearren bizi dugun aukerazko egoera honen inguruan?

2) Nola irudikatzen duzu bake eta normalizazio prozesu bat?

3) Zer eskatuko zenieke alderdi politikoei, gobernuei, ETAri, gizarteari eta Lokarriri prozesuhonetan aurrera jarraitzeko?

4) Zein uste duzu izan behar duela Nafarroaren parte hartzea bake eta normalizazio prozesuan? (Galdera hau Nafarroan banatuko diren galdetegietan erantsiko da)

Datorren larunbatean, ekainak 10, Bilbon (Arenalean) eta Gasteizen (Ama Zuriaren plazan) jarriko dute postontzia, 11:00etatik 13:30era. Ekimena, ekainaren 17an iritsiko da Iruñeara eta Gasteizera. Kalean ezezik, postontzia eta galdetegia Lokarriren web orrialdean egongo da eskuragarri.

Postontzian jasotzen dituzten erantzun horiek guztiak alderdi politikoei eta erakundeei helarazteko konpromisoa hartu du Lokarrik. "Modu honetan ezagutu ahal izango dituzte bake prozesuaren kontura gure gizarteak dituen kezka eta itxaropenak eta egin nahi dituen ekarpenak".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.