Gernika 1937an sartu zen zerrenda beltzeko kide da Nagasaki, 1945eko abuztuaren 9an Japonian jaurtitako bi bonba atomikoetako bat han erori zenean. Bi sarraskiotako biktimen elkarteak batu egin ziren atzo, bakearen eta adiskidetzearen alde egiteko, bi herriotan ez ezik, mundu osoan. Zibilen aurkako eraso militarrak zein azken urteotako armen hazkundea gaitzetsi zituzten. Besteak beste, bonba nuklearrak desagerrarazten saiatzea helburu duen akordioa sinatu zuten.
Mezu baikorra eman nahi izan zuen Nagasakiko biktimen elkarteko kide Toyoichi Iharak: «Gizakiok ezin gara elkar hiltzen ibili, laguntzen baizik». Bonba atomikoaren ondoriozko suntsiketaren ostean, herritarrek burua altxatzen jakin zutela nabarmendu zuen: «Bizitza zoragarria da».
Bakea bultzatzeko akordioa sinatu dute Gernikako eta Nagasakiko biktimek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu