Gasteizen eta Iruñean izan da gaur Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko presidentegaia, eta bi ekitaldietan gustura agertu da ETAk borroka armatua bukatu duelako. "Bakea egonkortzeko" PSOEri botoa emateko eskatu du, eta bakeak ekonomia "haztea" suposatzen duela esan du. "Gaur, bakea. Bihar, hazkundea eta enpleguaren sorrera", adierazi du Gasteizen.
Ondoren Iruñera joan da Rubalcaba, eta nabarmendu du ETAk bere jarduera "terroristarekin" ez duela lortu Nafarroa eta Hegoaldeko beste euskal lurraldeek bat egitea. "Gaur hemen erabat libre gaude. Eta zuek, zuen foruak eta eskubideak ukitu gabe".