Gaur zortziko batzarrean eztabaidatuko den agiria aurkeztu dute Basabek eta Ezenarrok. Idatzi hori "bakea eta normalizazioa lortzeko benetako aukerak" daudela oinarri hartuta egin dutela adierazi du Basabek. Uste hori izateaPSOEren "jarrera aldaketak" eta Batasunak Anoetako Proposamenarekin abiatutako "estrategia berriak" ahalbidetu dutela erantsi du. "Aldaketa bidean da, eta ematen du borroka armatua gainditzeko erabakia hartuta dagoela, eta laster samar egoera diferente batean egon gaitezkeela", azpimarratu du.
Aralarreko zuzendaritzak eztabaidarako plazaratu duen agiriaren arabera, bake prozesuak guztien giza eskubideak errespetatzea behar du helburu, eta "indarkeriaren ondorio guztiak ezabatzea" ekarri behar du: hain justu, biktimen errekonozimendua, presoak kaleratzea eta Espainiako Alderdien Legea bertan behera uztea.
Normalizazio politikorako prozesuari dagokionez, alderdien mahai baten bidez "joko arauetan" ados jartzea litzateke lehen lana Aralarren iduriko, eta hortik abiatuta marko juridiko-politikoa hitzartzea gero herritarrek galdeketa bidez berretsi dezaten.
Alderdien mahaia osatzeko oinarriak ezartzeko prozesuaren gidaritza ez duela inork bere gain hartu nahi iritzi dio Aralarrek.
Politika
"Bakea eta normalizazioa lortzeko benetako aukerak" daudela abiapuntu hartuta zehaztuko du Aralarrek ildo politikoa
Datorren larunbatean, gaur zortzi, batzar orokorra egingo du Aralarrek Donostian hurrengo hilabeteetarako ildo politikoa zehazteko. Mikel Basabe eta Aintzane Ezenarro Aralarreko buruzagiek eman dute gaur horren berri, eta ildo politikoa konbentzimendu batetik abiatuta marraztuko dutela erantsi dute: bakea eta normalizazio politikoa lortzeko benetako aukerak daudela sinetsita. "Borroka armatua gainditzeko erabakia" hartuta dagoela iritzi diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu