"Zantzu itxaropentsuak" ikusten ditu Sanzek bakerako. Nafarroako Gobernuko presidentearen ustez, seinaleak daude nork bere ideiak "terrorismoren mehatxurik gabe" gauzatu ahal izango dituela pentsatzeko. Norbanakoek euren ideiak "askatasunez" adierazi ahal izango dituztela pentsatzeko zantzuak daudela ziurtatu du. Gaineratu du bere nahia bake hori errealitate bihurtzea dela. Beti ere, legea zehatz-mehatz betez. Hau da, "Nafarroako ordenamendu juridikoa eta Espainiako Konstituzioa" errespetatuz.
Nafarroako garapen eta ongizate maila punta-puntakoa dela nabarmendu du Sanzek
Bere Gobernuari esker Nafarroako bizimaila paregabea dela azpimarratuz hasi du Miguel Sanz presidenteak politika orokorreko eztabaidako agerraldia, Parlamentuan. Aldiz, abertzaleak agintera iritsiko balira hori guztia arriskuan legokeela aipatu du. Hamarretan hasi da politika orokorreko eztabaida Nafarroako Parlamentuan. Batasunak elkarretaratzea egin du atarian, ilegalizazioaren ondorioz euren ordezkaritza falta dela salatzeko.
Rafael Gurrea parlamentuko presidenteak saioaren aurkezpena egin ondoren, Miguel Sanz Nafarroako presidenteak abiatu du eztabaida. Nafarroako ekonomiaren, gizartearen eta politikagintzaren errepasoa egiten ari da hitzaldian, eta bere Gobernuaren "lorpenen" defentsa egin du, batik bat.
Hala, ekonomia, garapena zein ongizatea aintzat hartuta, "historiako unerik gorena" bizi dutela esan du; hau da, punta-puntako garapen eta ongizatea dutela. Horren frogatzat eman du Nafarroako biztanleen batez besteko errenta Europako handienen pare dagoela. Gainera, horrek guztiak abertzaleen tesiak okerrekoak direla erakusten duela erantsi du.
Sanzek hitzaldia amaitu ondoren atsedena egingo dute, eta, horren ostean, legebiltzarreko taldeen erantzunen txanda hasiko da, txikienetik handienera.
Gaurko saioan konponbide prozesuak garrantzia handia izatea espero da; besteak beste, Nafarroak prozesu horretan zerikusia izan behar duela babestuko dute oposizioko talde gehienek Sanzen Gobernuaren jarreraren kontra.
Batasunak erregistroan egin du ekarpena
Bien bitartean, erregistroan aurkeztu dute Batasuneko Patxi Urrutia eta Ainara Armendarizek osoko bilkuran egin ez duten agerraldia. Bertan, nabarmendu dute garrantzitsua dela Nafarroak bake prozesuan parte hartzea. Hori dela-eta, Nafarroako Parlamentuari eskatu diote "Nafarroaren parte hartze zuzenaren alde" agertu dadila.
Ainara Armendarizek nabarmendu duenez, "nafarrek protagonista izan behar dute prozesu honetan, eta azkenean beraiek izango dira kontsulta baten bidez eragileek lortzen dituzen akordioak onartzen dituzten ala ez erabakiko dutenak".
Politika orokorreko eztabaida Nafarroako Parlamentuan
Bakea lortzeko "zantzu itxaropentsuak" daudela esan du Miguel Sanzek
Bake prozesuari buruzko aipamen batekin eman dio amaiera Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidenteak politika orokorreko eztabaidako agerraldiari: bakea lortzeko zantzuak sumatzen direla ziurtatu du. Era berean, adierazi du "bake hori duintasunez errealitate bilakatzea" dela bere nahia. Beti ere, "Nafarroako ordenamendu juridikoa eta Espainiako konstituzioa" errespetatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu