euskal herria

Bakearen alde "pauso eraginkorrak" emateko eskatu die EAJk Gipuzkoako Diputazioari eta Donostiako Udalari

Markel Olano eta Eneko Goiak Aieteko Bakearen Etxearen aurrean egindako agerraldian "beste inor edo ezeren zain egon gabe" pausoak emateko eskatu die Bilduk gobernatzen dituen erakundeei.

2011ko irailaren 7a
17:19
Entzun

Gipuzkoako Batzar Nagusietako eta Donostiako Udaleko EAJko taldeek bake eszenatoki bat egonkortzera bidean hainbat ekimen aurkeztu dituzte; Bilduk gobernatzen dituen Gipuzkoako Diputazioari eta Donostiako Udalari eskatu diete helburu hori lortzeko "pauso eraginkorrak" eman ditzatela "beste inor edo ezeren zain egon gabe".

Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta Donostiako Udalean EAJko taldeen bozeramaile diren Markel Olano eta Eneko Goiak Aieteko Bakearen Etxearen aurrean agerraldia egin dute ekimen hauen berri emateko. Gune horren garrantzia azpimarratu nahi izan dute eta esan dute "edukiz jantzi" nahi dutela.

Goiak gogoratu du pasa den uztailean Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak hiriko aurreko alktaeekin harremanak izan dituela Bakearen Etxea nazioarteko bitartekariekin bilerak egiteko gune gisa erabiltzearen alde babesa lortzeko. Goiak esan du EAJ horren alde agertu zela baina zehaztu du hori ez dela "inola ere" nahikoa. Goiaren ustez Donostiako Udalak bakea lortzeko prosezuan "parte aktibo " izan behar du eta zentzu horretan, bere ustez, Bakearen Etxeak bake eszenario baten eraikuntzan eta adiskidetzean erreferente izan beharko luke.

Goiak Giza Eskubideen batzordeari egindako proposamenak "biktima guztien aitortza" bultzatzen du, donostiar guztiak -eta batez ere gazteak- "bakean heziak" izan daitezela eskatzen du, sistema demokratiko "sendo eta zorrotza" eraikitzea eskatzen du eta bakea eraikitzea "donostiar guztien" lana izan behar dela biltzen du.

Olanok esan du jendeak "benetako bakea" lortzeko bidean pausoak ematea eskatzen duela eta horretarako ez dela nahikoa ETAk armak betirako uzten dituela erabakitzea -nahiz eta hori ere oso garrantzitsua izan-. "Helburu politikoak lortzeko indarkeria erabili izanak sortu duen egoera hau gaindituko duen bake, normalizazio eta adiskidetze agenda bat Euskadin eta Gipuzkoan martxan jartzea exijitzen dugu".

EAJko taldeak Batzar Nagusiei eskatu die Berdintasun eta Giza Eskubideen batzordearen baitan txosten bat sortu dezatela "gizarte adostasuna eraikitzea ahalbidetzen duten tresnak eraiki ditzaten oinarri sendo eta partekatuak finkatzeko eta gure gizartearen pluraltasuna askatasunean garatu ahal izateko".

Txostenak biltzen ditu halaber Gipuzkoako herri eta hirien arteko erespetu eta konfidantza errekuperatzeko tresnak zehaztea, gipuzkoar guztien arteko elkarrizketarako ekimenak finkatzea, gaian aditu direnen ikerketa eta iritziak ezagutzea eta, azkenik, biktima guztiek aitortzarako eta giza eskubide eta bakerako hezkuntzaren babes proposamenetan sakontzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.