politika

Bakearen Aldeko Koordinakundeak azken elkarretaratzea egin du

Duela 28 urte hasi zen lekuan, Bilboko Plaza Biribilean, egin du azken kontzentrazioa Bakearen Aldeko Koodinakundeak. Isilean egin dute parte hartzaileek agurrekoa. Herritarrez gain, EAJ, PSE, PP eta UPDko ordezkariak egon dira.

2013ko ekainaren 1a
14:25
Entzun

1985eko azaroaren 25ean sortu zen Bakearen Aldeko Koondinakundea, ETAren hilketak salatzeko asmoz. HIlketa baten ostean isilik elkarretaratzen ziren, eta halaxe egin dute azken kontzentrazioa ere: isilean. Isilunearen ostean, berriz, hitza hartu dute hainbat mugimendutako ordezkariek, taldearen lana goraipatuz. Iñigo Lamarka arartekoak eta ETAk hil zuenetako baten seme Iñaki Arrizabalagak hitz egin dute. "Kaleko herritar bezala, gure esku zegoen guztia egin dugu indarkeriaren fenomenoari eta haren ondorioei aurre egiteko", irakurri du taldearen izenean herritar batek.

Anonimoek sortutakoa dela nabarmendu duten arren, instituzioetako aurpegi ezagun asko bertaratu dira, besteak beste Iñigo Urkullu lehendakaria, Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia, Nerea Llanos PPko parlamentaria, eta Gorka Maneiro UPDkoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.